Kantu Eskukadak II

30,00 

Beste 100 euskal talderen 100 abesti ilustratu ditu Olrait estudiok eta egoera zorionez asko aldatu den arren –besteak beste, zuzeneko kontzertuak itzuli direlako–, pandemian azaleratu ziren –eta lehenagotik existitzen ziren– arazo eta gabezietako askok hor jarraitzen dute oraindik: musikarien prekarietatea, zuzenekoak lortzeko zailtasuna, talde txikien ikusgarritasun ezdeusa, areto txikien zailtasunak eta, bereziki, euskal letragintzari eta lan horren atzean dauden euskal sortzaileei eskaintzen zaien arreta eta errekonozimendu eskasa; oztopoak oztopo, enbatan zein zeru argian, lemari beti sendo eusteko prest daudenak. Gartxot Unsain musikariak idatzitako hitzaurre berezia ere izango du liburuak.

Kantu Eskukadak II liburuaren bitartez, geure omenaldi xumea eskaini nahi diegu euskal abestien letrak idazten dituzten sortzaile nekaezin horiei guztiei. Sorkuntza delako bide bakarra, eta hitza delako horretarako giltza.

Kantu Eskukadak I eta II, osagarriak diren bi liburu. 200 abesti, 200 ilustrazio, euskara eta musika batzen dituen ilustrazio liburu hauen bitartez. Erakutsi nahi da euskaraz eta euskaratik edozer sortu daitekeela; ez da urrutira joan behar kalitatezko bakarlari eta taldeez gozatu eta estilo ezberdinak dastatzeko.

Lehen liburuaren aurre-eskaria egiteko sakatu hemen

*Oharra: ilustrazio eta testu liburua da, ez dator CD-rik musika bildumarekin. Bai ordea, abesti guztietara daraman QR kodea.
Kategoria

Baliteke hau ere gustuko izatea…