Kantu Eskukadak

30,00 

Lehen liburuaren berrargitalpena. Egin aurre-eskaria orain agortu baino lehen, eta abenduaren 7tik aurrera Durangoko Azokan jaso ahalko duzu

100 euskal talde, 100 abesti, 100 ilustrazio: liburu bakarrean.

Kultur ekitaldiak bertan behera geratzen ari diren honetan GAZTEZULOk herri bat eraikitzeko kultura funtsezkoa dela azpimarratu nahi du. Hori dela eta, euskal eszenaren aberastasunari omenalditxo bat egitea beharrezkoa ikusten dugu, euskara eta musika batzen dituen ilustrazio liburu honen bitartez.

Euskal kultura dirudiena baino aberatsagoa da, eta horretaz jabeturik Olrait Studiok 100 euskal talderen 100 abesti ilustratu ditu elementu bateratzaile bezala eskuak erabilita, hortik KANTU ESKUKADAK izena.

Kantu Eskukadak II liburuaren  aurre-eskaria egiteko sakatu hemen

*Oharra: ilustrazio eta testu liburua da, ez dator CD-rik musika bildumarekin. Bai ordea, abesti guztietara daraman QR kodea.
Kategoria Etiketak: ,